Azaroaren 18an eratu zen Bergarako Fastening Excellence Center (FEX) elkartea, hamasei enpresekin.
Azaroaren 18an eratu zen Bergarako Fastening Excellence Center (FEX) elkartea, hamasei enpresekin. Enpresa horien artean daude, besteak beste, Lazpiur, Erreka, Grupo TTT, Metagra edota Tornilleria Deba. FEXeko koordinazio-zuzendari Juan Bautista Ayerberen arabera, pandemiak utziko duen egoera zailari hobeto egingo zaio aurre enpresa horien guztien artean indarrak batzen badituzte. Torlojugintzan, Bergara erreferentea dela dio Ayerbek.